Itxi

telebista

Aliantza

San Joan gaua, Arrasatetik zuzenean, Goienarekin elkarlanean

EITB Media

Udako solstizioaren etorrera Azkoitian eta Muskizen nola ospatzen duten ere jasoko dute. TOKIKOM eta EITBren arteko elkarlanaren bitartez, Ilaski Serranok eta Txomin Madinak gidatuko duten saio berezia aldi berean izango da ikusgai ETB1en, eitb.eus-en eta Goienako hedabideetan.

0:20
San Joan sua, Arrasateko plazan

Urteko gaurik berezienetakoa den San Joan bezperako emanaldia Goiena komunikazio taldearekin elkarlanean egingo du aurten ere EITBk, TOKIKOMekin duen elkarlan-bidea dela medio. Ilaski Serranok eta Txomin Madinak gidatuko dute saio berezia Arrasateko plazatik 21:45ean hasita. 

Hirugarren urtez jarraian, San Joan gau magiko ikusgarria prestatu dute EITBk eta Goienak. Arrasaten suaren inguruan egingo den ikuskizuna izango du ardatz emankizunak, baina beste bi herrirekin ere bat egingo dute: batetik, Azkoitian izango dira, herriaren 700. urteurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldi berezia jasotzeko; bestetik, Muskizekin egingo dute bat, 4000 argi-zuzirekin herriko kaleetan barrena egiten duten desfile ikusgarria erakusteko. 

Aste honetan bertan laugarren alea argitaratu duen Saretzen proiektuarekin eta San Joan gaueko zein Korrikako emanaldi bateratuak eginez, euskal esparru komunikatiboa garatzea dute helburu EITBk eta euskarazko 78 komunikabidek osatzen duten sareak.