Itxi

telebista

Edukiak laburrean

Igandeko eduki nabarmenak

EITB Media

Kiroletan, Elgoibarko Nazioarteko Krosa eta Atano III.eko pilota jaialdia izango ditugu ikusgai. Gauean, "Herri Txiki, Amerika Handi" saioaren 2. atala eta Costa Rican grabatutako "Vascos por el Mundo".

  • Nevadako euskaldunen bila, igandean, "Herri Txiki, Amerika Handi" saioan

    Nevadako euskaldunen bila, igandean, "Herri Txiki, Amerika Handi" saioan

Atletismoa: Elgoibarko Nazioarteko Krosa – 12:05ean ETB1en eta eitb.eus-en

Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren zuzeneko kontakizuna egingo dute.

 

ETB Kantxa: Pilota – 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

"ETB Kantxa" saioak bi partida hauek eskainiko ditu Donostiako Atano III.a pilotalekutik: Elezkano II-Eskuza / Irribarria-Gaskue eta Laso-Imaz / Altuna III-Tolosa (Binakako Txapelketa).

 

Herri Txiki, Amerika Handi – 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Bigarren atal honetan, Zuhaitz eta Pagadi Nevadara iritsiko dira, eta Reno eta Elko hirietan geldialdia egingo dute. Zaldi gainean, txapela buruan, benetako cowboy-en itxura hartuko du bikoteak. Artzain lanak egitera joan ziren hainbat euskaldunez gain, Washingtongo Etxe Zurian Ameriketako presidente baten aurrean bertsoa kantatu zuen euskaldun bat ere ezagutuko dute, besteak beste.

Vascos por el Mundo: Costa Rica – 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Urtea hasteko, "Vascos por el Mundo" saioak Atlantikoa zeharkatu du Costa Rica ezagutzeko, Erdialdeko Amerikan kokapen pribilegiatua duena eta Ozeano Bareak zein Karibe Itsasoak bustitzen duena. Joana Etxabe kazetariak eta Jorge Claver kamera operadoreak Costa Ricako Karibea ezagutuko dute lau emakumeren eskutik: Ainara, Ziortza, Itziar eta Lucía.