Itxi

telebista

22:30ean

Berri Txarraken inguruko 'Dardara' dokumentalaren estreinaldia ikusgai gaur gauean

EITBMEDIA

Marina Lameiro zinemagileak "Ikusi arte" agur biran grabatutako filmak munduko hainbat lekutatik jasotako istorioak eta Gorka Urbizuren hausnarketak ditu ardatz.

0:33
Promozioaren irudi bat.

Gaur gauean, Dardara dokumentala estreinatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Berri Txarrak taldearen azken birako irudiak biltzen dituen ikus-entzunezko lana 22:30etik aurrera izango da ikusgai.

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak taldeak geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko.

Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraiki du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak... denek ere pasio bera partekatuko dute, Berri Txarrak rock taldearen musika alegia.

Dardara filmaren aurkezpena

Dardara filmaren aurkezpena