telebista
20:00etan
"Historias a Bocados" saioa Gaubea udalerriko Barrio herrian izango da gaur
EITB Media
Zuriñe Sánchez, Ramiro Llanos eta Conchi Cantón izango ditu bidelagun Joseba Arguiñanok. Herria erakutsi ondoren, jaki gozoren bat prestatuko dute.
-
Joseba Arguiñano aizkoran ikusiko dugu Ramiro Llanosekin Gaubea udalerriko Barrio herrian
"Historias a Bocados" saioa Araba aldean ibiliko da gaur (urriak 10). Gaubea udalerriko herri txikietako bat, Barrio, ezagutuko du Joseba Arguiñanok.
Zuriñe Sánchez izango da lehen bide laguna. Gasteiz hiria utzi eta herri txiki batera joateko erabakia hartu zuen bikotearekin batera. Gesaltza Añanan bizi ondoren, Barriora heldu ziren eta nekazal etxe bat dute herri bakoitzean. Mendi eta basoz inguratutako herri txiki hau erakutsi ondoren, onddo nahaskiarekin egindako tosta bat prestatuko du Josebak.
Ramiro Llanos Barrion jaioa da eta bertan bizi da, Gasteizen lan egiten duen arren. Mendizalea da eta egurrarekin lotutako jarduerak atsegin ditu. Mendian eraiki duen bordara eramango du Joseba hamaiketakoa hartzera, Artzena mendi zerrak eskaintzen duen ikuspegi ederraz gozatzen duten bitartean.
Azkenik, Conchi Cantón ezagutuko du. Gasteizen bizi den arren, astebururo etortzen da Barriora, aitaren herrira. Bertan duen nekazal etxea eta aitak duela zortzi urte zabaldu zuen Berbea taberna erakutsiko dizkio Josebari, baita Santa María de Mellera baseliza ere. Gazta eta urdaiazpikoz betetako orri-mamiak prestatuko dituzte elkarrekin.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.