telebista
22:00etan
Oreka TX Menorcan, gaur, "Oholtzan" saioan
EiTB
Horren aurretik, Maite Itoiz eta John Kellyren kontzertua izango da ikusgai.
Ilaski Serranok aurkeztutako "Oholtzan" saioak bi emanaldi eskainiko ditu gaurkoan. Gaua Maite Itoitz eta John Kellyren kontzertuarekin hasiko da; eta ondoren, Oreka TX Menorcan emandako kontzertua izango da ikusgai.
Maite Itoiz eta John Kelly izango dira larunbateko lehen protagonistak. Nafarroan, Aralarko San Miguel santutegian grabatua, soprano nafarrak eta musikari irlandarrak Laboa, Lertxundi, Lete edo Oskorri bezalako artisten lan tradizionalak bildu dituzte, ukitu berezia emanez. Toti Martinez de Lezea, Ivan Allue "Txistuman" eta Aukeran Dantza Konpainia ere arituko dira.
Ondoren, Oreka TXen txanda izango da. Oreka TX taldearen "Harria-Herria" ikuskizuna izango da, Pedra Viva Jaialdian. Proiektu horretan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da. Eurekin Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena eta Iñigo Egia ere arituko dira.
"Oholtzan" saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.