Itxi

telebista

Gaur, 23:00etan

"Vascos por el Mundo" saioak Kuala Lumpurrera egindako bidaia, berriro ikusgai

EiTB

ETB2ko saioaren atalik onenetako batzuk berreskuratuko dira aste honetatik aurrera.

  • Kuala Lumpurer "Vascos por el Mundo" saioan

    Kuala Lumpurer "Vascos por el Mundo" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurtik aurrera, "Vascos por el Mundo" saioak munduan barrena egindako bidaietako batzuk berreskuratuko ditu; izan ere, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak biltzen dituen ETB2ko saioak grabazioak eten behar izan ditu koronabirusaren erruz. 

Gaur gauean, Amaiur Elizarik Kuala Lumpurrera egindako bidaiaz gozatuko dugu. Hurrengo asteetan, Miami, Lurmutur Hiria, Kosta Urdina, Zipre, Panama, Florentzia, Puerto Rico eta Guatemalari eskainitako atalak eskainiko dira. 

Amaiur Elizarik Maitane, Izaro, Pablo, Imanol, Pedro eta Itziar izango ditu bidelagun Malaysiako hiriburua ezagutzeko. Hiru milioi biztanle dituen Asiako hiri erraldoiak espiritualitatea eta modernitatea uztartzen ditu. 

"Vascos por el Mundo" saioari esker, hiriko merkatu garrantzitsuenak ezagutuko ditugu: Jalan Alor, Chow Kit eta Chinatown. Gainera, Petronas dorreak (munduko dorre bikirik altuenak) eta kristalezko zorua duen KL Tower dorrea bisitatuko ditugu. 

"Vascos por el Mundo" saioa 23:00etan izango da ikusgai ostegun honetan, ETB2n eta eitb.eus-en.