telebista
22:15ean
Urteari agur esango dio '¡Se acabó 2019!' saioak ETB2n
EiTB
Ion Aramendik aurkeztuta, ETBko aurpegi ezagunak hartuko ditu saioak: África Baeta, Patxi Alonso, Xabier Lapitz, Iñaki Urrutia, Ander Gonzalez eta Ana Urrutia.
-
Ion Aramendi eta '¡Se Acabó 2019!' saioaren gonbidatuak. Agazkia: EiTB
Ion Aramendik gidatutako du '¡Se acabó 2019!' Gabon Zaharreko saio berezia ETB2n. Aurkezleak urteko errepasoa egingo du ETBko aurpegi ezagunez inguratuta: África Baeta, Patxi Alonso, Xabier Lapitz, Iñaki Urrutia, Ander Gonzalez eta Ana Urrutia. Gonbidatuek abestu, dantzatu eta jolastuko dute, eta sorpresa hunkigarri bat edo beste ere jasoko dute.
Halaber, esketx dibertigarrien bidez, ETB2ko zenbait programen parodia egingo dute. Horien artean, Felix Linaresen ordezko batek 'La Noche de…' atal berria aurkeztuko du ikus-entzuleei mahatsak nola jan behar diren erakusteko, eta Xabier Lapitzek, bere klonarekin batera, albisteen azken ordua emango du 'En Jake' saioan.
Horrez gain, Joker-aren papera egingo du Javier Antonek, eta Leire Orbe, bere aldetik, kanpaiak Izabatik zuzenean emateko edozer gauza egiteko prest egongo da.
Bestalde, zer gertatuko litzateke Franco diktadorea Mingorrubio utzi eta Donostiara etorriko balitz bere atsedenerako toki hobeago baten bila? Donostiako kaleetara aterako dute Franco, donostiarren iritzia jasotzera.
2019ko artista ezagunetako bat ere platoan izango da, Rosalia, eta perejilaren eta txisteen erregea ere, Karlos Argiñano, platora hurbilduko da. Egia esan, Humberto Gutierrez eta Anjel Alkain arituko dira pertsonaia hauen papera egiten, eta haiekin batera, Sergio Arrospidek ere parte hartuko du saioan.
Beste aurpegi ezagun batzuk ere data berezi hauek zoriondu nahi izan dituzte ETB2ko '¡Se acabó 2019!' saioarekin bat eginez, horien artean: Asier Etxeandia, Maribel Salas, El Consorcio, Itziar Ituño eta Iñaki Perurena. Saioak gainera, ABBA taldearen abestien erritmora egingo dio agur 2019 urteari, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
23:45etik aurrera, Nafarroako Izaba herritik Gabon Zaharreko kanpaiak eskainiko dituzte Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.