telebista
22:00etan
Itziar Ituño aktorea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan
EITB
Horrez gain, gonbidatu sorpresa bat ere izango dute programan, eta Ourenseko Josman su-etxearen su artifizialak eskainiko dituzte, zuzenean.
-
Itziar Ituño
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkezten duten 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saio bereziak Itziar Ituño aktorea izango du gonbidatu gaur gauean. Ituñorena, baina, ez da izango gaueko bisita bakarra; izan ere, beste gonbidatu sorpresa bat ere hartuko dute programan.
Bestalde, Iñigo Agirre kazetariak txosnetako gau-giroa ekarriko digu, eta Bilboko Konpartsetako hainbat kiderekin ibiliko da txosnetan barrena. Jaione Carpinterok, berriz, "zezen sustoa"n murgilduko gaitu.
Astearteko su-festa Ourenseko Josman su-etxeak eskainiko digu.
'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa astearte honetan izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.