Itxi

telebista

Audientzia

Martinez de Irujori buruzko dokumentalak oihartzun handia izan zuen

EITB

Pilotariaren ibilbidea errepasatu zuen lanak %11,7ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.

Asteazkenean, ETB1en ikusgai izan zen Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza dokumentalak audientzia oihartzun handia izan zuen ikus-entzuleen artean.

Saioak %4,7ko audientzia zatia  eskratu zuen, oro har, eta euskaldunen artean  %11,7ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Dokumentalak Juan Martinez de Irujoren ibilbidea errepasatu zuen, pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta.