Itxi

telebista

'El Lector de Huesos'

Paco Etxeberriak Alcasserreko hilketen lekuan hondakina topatu du

A.E.|EiTB

Hilketen 25. urtemuga betetzen den honetan Valentzian da auzitegi medikua Dani Alvarezekin batera 'El Lector de Huesos' saioaren atala grabatzen. Atal sorta berria udaberrian estreinatuko da ETB2n.

  • El lector de huesos

    El lector de huesos

Paco Etxeberriak, orain 25 urte, Alcasserren hildako hiru neskatiletako baten gorpuzkina aurkitu du ETB2ko 'El Lector de Huesos' saioaren atal berria grabatzen ari zela. Auzitegiko medikua, Dani Alvarez aurkezlearekin eta saioaren lan-taldearekin Valentzian da, Alcasserreko hilketen 25 urtemuga betetzen den honetan.

Hiru nesken gorpuak agertu ziren lekuaren ondoan topatutako hortz horren aurkikuntza Guardia Zibilari jakinarazi diote, eta orain, DNA aztertuko dute hiru nesketako zeinena den jakiteko. Saioaren lan-taldea harri eta zur gelditu da, hainbeste denboraren ostean lekuan bertan oraindik gorpuzkinak daudela ikusita. Paco Etxeberriak, bestalde, hilketaren lekua zehatz-mehatz arakatzearen garrantzia azpimarratu du.

Bigarren denboraldia

Udaberrian hasiko da 'El Lector de Huesos' saioaren bigarren denboraldia, ETB2n. Atal sorta berrian gure historia hurbileko hilketarik izugarrienak  berregingo dituzte. Paco Etxeberria irakasleak auzitegi teknika guztiak erakutsiko dizkio Dani Alvarezi, hezurrek ematen duten informaziotik abiatuta.