telebista
Zinema ETBn
'Iragan gunea Berlin' dokumentala, gaur, ETB1en
Jose Antonio Agirreren Berlingo egonaldiaren ondorioz sortutako dokumentala aurkeztuko du Fermin Etxegoienek 'Zinez' saioan.
Gaur gauean, Iragan gunea Berlin dokumentala emango du ETB1ek 'Zinez' saioan. Jose Antonio Agirre lehendakariak Berlinen egin zuen egonaldian inspiratutako istorioak kontatzen ditu dokumental honek. 22:20an hasita ikusi ahal izango da.
Agirre lehendakaria 1941ean iritsi zen Berlinera, erbesteratua, bakarrik eta identitate faltsu batekin. Bere etsaiak zirenen artean bizi izan zen, eta, ia lau hilabete ondoren, handik alde egitea lortu zuen. Abiapuntu hori duela, Berlingo kaleetan barna iragan gunean dabiltzan jatorri ezberdineko bost ezezagun erretratatuko ditu Maider Oleaga zuzendariak lan honetan.