telebista
11:45ean ETB2n
Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkidea gaurko 'En Jake'n
A.H. | EITB
Xabier Lapitzek errefuxiatuen krisiaren aurrean, Europak hartutako jarrraren inguruan galdetuko dio, besteak beste.
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua izango da gaur 'En Jake' saioan gonbidatu, bera eta bere lan taldeak desagertutako pertsonei dagokienez egindako lanarengatik jaso berri duen saria hizpide hartuta. Xabier Lapitz gainera, errefuxiatuen krisiaren aurrean, Europak hartutako jarreraren inguruan galdetuko dio. Saioak Grezia eta Mazedonia arteko mugarekin egingo ditu zuzeneko konexioak bertan bizi den egoera bertatik bertara ezagutzeko.
‘En Jake’k gainera, Ignacio Sánchez- Cuenca, politika irakaslea elkarrizketatuko du Madriletik zuzenean. Sanchez-Cuenca La desfachatez intelectual liburuaren egilea da eta bertan hainbat kazetari eta politologoen iritzien zigorgabetasuna lantzen du, besteak beste, Vargas- Llosa, Fernando Savater, Pérez-Reverte eta Jon Juaristi egileen iritziak bilduz.
Solasaldi mahairen inguruan, Iñaki Gonzalez, Teresa Toda, Ricardo Crespo eta Josean Izarra kolaboratzaileak bilduko dira eta egun eguneko gaiak aztertuko dituzte. Horien artean, Madrileko jarduneko gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoko gizarte eta ekonomia politikak aplikatzerako orduan duen eragina aztertuko dute.
‘En Jake’ ostiral honetan emitituko da 11:45etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.