Italiako udaberriko klasikoa da Tirreno-Adriatiko itzulia, "la corsa deu due mari" (bi itsasoen arteko lasterketa: Tirreno itsasoa eta Adriatikoa) eta asteazkenean, martxoak 6an, hasi zen. Lehenengo etapa, taldekako erlojupeko proba izango da (16,9 km), eta sei egun beranduago amaituko da lasterketa San Benetto de Tronton, banakako erlojupeko proba batekin. Euskal Telebistak egunero, 14:55etik aurrera, bat egingo du lasterketako etapa guztiekin eta Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga adituek egingo dute emanaldien gaineko kontakizuna. eitb.com-eko erabiltzaileek ere itzulia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming-aren bitartez. Etapak Aurtengo lasterketaren ibilbidea San Vicenzon hasiko da asteazkenean, taldeko erlojupeko proba batekin. Ondoren, bi etapa luze etorriko dira, Indicatore eta Narni Scalo herrietan helmuga izango dute, eta esprinterrentzat oso aukera handiko probak izango dira. Itzuliko etaparik garrantzitsuena laugarrena izango da, Prati di Tivoko igoeran bukatuko da eta txirrindulariek 14,6 kilometroko mendatea igo beharko dute helmugara heltzeko. Bosgarren etapa Chietin bukatuko da, baina txirrindulariek aurretik Passo Lanciano (11,3 kilometro, %8,5ekoarekin) igo beharko dute. Seigarren etapa zirkuitu baten izango da, eta tropelak Sant’Elpidio a Mare hiru aldiz gainditu beharko du. Azkeneko etapa 9,3 kilometroko banakako erlojupekoa izango da. Martxoak 6: San Vicenzo- Donoratico, Taldeko erlojupekoa (16,9km) Martxoak 7: San Vicenzo- Indicatore (Arezzo) (232 km) Martxoak 8: Indicatore (Arezzo) – Nami Scalo (190 km) Martxoak 9: Nami Prati di Tivo (173 km) Martxoak 10: Ortona- Chieti (230 km) Martxoak 11: Porto Sant'Elpidio- Porto Sant'Epidio (209 km) Martxoak 12: San Bendettol del Tronto – San Bendetto de Tronto (9,2 km). Banakako erlojupekoa.