Gainera, EITBk egindako makroinkestaren arabera, Vox Parlamentuan sartuko litzateke bi ordezkarirekin, eta Geroa Baik zein Podemosek ordezkari bana galduko lukete. Izquierda-Ezkerra batetik bira pasatuko litzateke.
Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.
EH Bilduk babes handiagoa lortuko luke (% 3,3 gehiago), eta horrek ordezkari bat emango lioke, 8ra iritsita. Vox Udalean sartuko litzateke lehen aldiz, eta bai PSNk baita Geroa Baik ere gaur egungo ordezkari kopurua mantenduko lukete.
Koalizio erregionalista bakarrik geratu da aurkeztutako bost ebazpen proposamenen defentsan. Nafarroako erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren bigarren saioa da gaurkoa.
Gorrotxategik iragarri du taldeak bere proposamenekin agiria helaraziko diola Azpiazu sailburuari. Horren iritzian, proiektuak "murrizketak egiten dituzte arlo sozialean".
Bilera sorta bukatu ostean, Unai Hualdek esan du une honetan ez direla betetzen Nafarroako Presidentetzara hautagaitzak aurkezteko beharrezkoak diren baldintzak.
Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartu du gaur Apelazio Aretoak emandako epaiak 'zigor altuak berretsi dituelako eta auzi horretan egon den neurrigabekerian sakondu duelako'.
Nafarroako Parlamentuak legealdiko azken Aurrekontuak onartu ditu. 2018an baino 126 milioi euro gehiago (% 3,26ko hazkundea) izango ditu Gobernuak datorren urtean.
Esate baterako, errenta handien eta txikien gaineko zergak jaitsiko dira; Sozietateen gaineko Zerga % 30tik % 25era murriztuko dute eta Ondarearen gaineko Zerga % 20 jaitsiko dute.