Prentsa aretoa
Abenduak 31 eta urtarrilak 1
"Vaya Semanita" berezia, Gabon zaharreko kanpaikadak zuzenean Gasteiztik, "Beti Oskorri" emankizuna, ETB2n
eitb media
22:00etan Gabon zaharretako "Vaya Semanita" saio berezia hasiko da, esketx berriekin eta Nekane Amayaren itzulerarekin. Ondoren, Gasteiztik egingo da Urte zaharreko kanpaikaden emankizuna, "Kaixo 2025" saioan; jarraian, Oskorriri omenaldia eginez hasiko du urtea ETB2k, Leire Martinezen eskutik.
-
"Vaya Semanita"k emango dio amaiera 2024ari Gabon zaharrerako emanaldi berezi batekin
Astearte honetan, abenduak 31, EITBren zuzeneko Gabon zaharreko emanaldiaren aurretik giroa berotzeko, "Vaya Semanita"k emanaldi berezi batekin emango dio amaiera 2024ari. 22:00etatik aurrera, esketx berriak izango ditugu ikusgai, eta baita sorpresaren bat ere: Nekane Amaya, saioaren jarraitzaileentzat pertsonaiarik gogoangarri eta maitagarrienetako bat, itzuliko da. Programaren estilo ironikoarekin, urte amaiera dibertigarri eta paregabea izango da, umorez betea.
Ondoren, 23:40an, "Kaixo 2025" berezia hasiko da, EITBk Gasteizko Plaza Berrian antolatu duen Urtezahar gaueko festa handi batekin. Kasu honetan, Afrika Baetak, Leire Martinezek eta Egoitz Txurruka Txurruk aurkeztuko dute saioa ETB2n. Gainera, Euskal Telebistan inoiz ikusi gabeko musika eta dantza ikuskizuna emango da: Bulegok Euskaraldirako sortutako Gure Bihotzaren Taupadak abestia kantatu eta dantzatuko du.
Kanpaikaden emanaldiaren ondoren, 00:15ean, "Beti Oskorri" emanaldia izango dugu ikusgai ETB2n, gure musikaren talde enblematiko bati omenaldia egiteko. Leire Martinezek aurkeztuta, hainbat talde eta artista arituko dira taula gainean: Celtas Cortos, Tanxugueiras, Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui, Olatz Salvador, Süne, Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Donostiako Udal Musika Eskolako haurrak… baita Leire bera ere.
Azkenik, urtarrilaren 1ean, 22:00etan, "La Noche De…" saioak El hombre del norte (The Northman, 2022) filmaren estreinaldia egingo du. Robert Eggers zinemagileak zuzenduta, Alexander Skarsgård, Nicole Kidman eta Claes Bang dira protagonistak, eta X. mendeko Islandian girotuta dago. Aitaren heriotza kosta ahala kosta mendekatu nahiko duen Iparraldeko printze baten istorioa kontatzen du lanak.