Prentsa aretoa
EITB EUSKAL ZINEMAREKIN
EITBren parte hartzea duten lau filmek hogei izendapen jaso dituzte Goya sarietara
EITB Media
'La infiltrada'k hamairu izendapen ditu, 'Marco'k bost eta 'Betiko gaua' eta 'La mujer ilustrada' film laburrek izendapen bana.
-
Goya sarietara 20 izendapen, EITBren parte hartzea duten lau filmentzat
EITB zorioneko dago aurten ere, datorren otsailean Granadan banatuko diren Goya sarien 38. edizioko hautagaitzen artean EITBren parte hartzea duten lau filmek 20 izendapen jaso baitute.
La infiltrada filmak 13 izendapen jaso ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena (Arantxa Echevarria), emakumezko aktore protagonista onenarena (Carolina Yuste), jatorrizko gidoi onenarena (Arantxa Echevarria eta Amelia Mora) eta antzeztaldeko emakumezko (Nausicaa Bonnin) zein gizonezko (Luis Tosar) aktore onenarena eta jatorrizko musika onenaren sailean (Fernando Velázquez).
Bestalde, Moriarti hirukotearen Marco filmak bost izendapen jaso ditu: zuzendaritza (Jon Garaño eta Aitor Arregi), gizonezko aktore protagonista (Eduard Fernandez), jatorrizko gidoia, makillatze eta ile apainketa eta efektu bereziak.
Horiez gain, Betiko gaua Eneko Sagardoyk euskaraz filmatutako lana fikziozko film labur onenaren sailean lehiatuko da eta Isabel Hergueraren La mujer Ilustrada animaziozko film labur onena eskuratzeko hautagai da.
euskal zinema