Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

San Prudentzio 2024

EITB bete-betean murgilduko da Gasteizko San Prudentzio jaietan

EITB Media

Erretretaren eta danborradaren emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en eskaintzeko inoizko baliabide gehien erabiliko ditu, jaiaren esentzia ikus-entzuleei helarazteko. Radio Vitoriak ere jarraipen estua egingo die Arabako zaindariaren omenezko ekitaldi guztiei.

0:21
Erretretaren irudi bat

Asteburuan hasi eta maiatzaren 1era bitartean gasteiztarrek eta arabarrek ospatuko dituzten San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiekin bat egingo dute EITBko hedabideek. Jai egun handiaren bezperako bi ekitaldi nagusiak, erretreta eta danborrada, ikusgarritasun osoz jarraitu ahal izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. Izan ere, inoizko baliabide gehien erabiliko ditu EITBk zuzeneko emanaldia egin eta jaiaren esentzia ikus-entzuleei hurbiltzeko. 21:00etan izango da ikusgai erretreta eta 23:30etik aurrera danborrada, Imanol Artolaren kontakizunarekin. Bi emanaldien artean, Puro Relajok Gasteizen bertan eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango da. 

Horrez gain, Radio Vitoria bete-betean murgilduko da Arabako zaindariaren omenezko jaietan. Larunbatean, erretreta eta danborrada uhinetatik jarraitu ahal izango dira Unai Ugarteren eta Isabel Irigoyenen kontakizunarekin. Igandean, zortzikoaren berri emateaz gain, irratsaio berezia egingo dute Armentiako zelaietatik Mertxe Guillenek eta "Déjate Llevar" saioko lantaldeak. Maiatzaren 1ean Estibalizko Andre Mariaren santutegiko ekitaldiei begira izango dira Aratz Goikoetxeak aurkeztutako "Radio Vitoria Gaur" saioan.