Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Urduliz ezagutuko dute igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

"Vascos por el mundo" programan, berriz, Valparaiso bisitatuko du. Arrauna, txirrindularitza eta pilota izango ditugu igandeko kirol eskaintzan.

0:20
Herri Txiki Infernu Handi

Igandea, 2023ko ekainak 18: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en

Arrauna, txirrindularitza eta pilota izango ditugu igandean. Lehenik eta behin, 11:50ean, Pasaiako uretan jokatuko diren ETE Ligako Hernaniko Bandera eta KAE Ligako Pasai San Pedroko Bandera eskainiko dira. 15:00etan, Suitzako Itzuliaren azken etaparekin bat egingo dute: San Galon hasi eta Abtwil-en bukatuko den 25,7 kilometroko erlojupekoa. Segidan, Bizkaia Pilota Txapelketa izango dugu zuzenean Durangotik.

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Urduliz ezagutuko dute aste honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Akaitzerekin hasiko du eguna Pagadik, honen izenaren jatorria mintzagai, eta Jose Luis edo Clint Eastwood topatuko du jarraian. Aktore lanetan zer moduz moldatzen den ikusteko aukera izango du Pagadik, baita herriko hainbat kondaira ezagutzeko ere. Azkenik, Ane skatean ikusiko du. Aurkezleari erreparoa emango dio skateak, baina Anek gainean igotzera animatuko du.  Mirenek, berriz, hainbat animalia eta hauen izen bereziak ezagutzeko aukera izango du Arraterekin; eta Txupik, berriz, medikuekin izandako gora-beherak kontatuko dizkio. Bukatzeko, Erlantz eta honen bi idiak ezagutuko ditu: Rubio eta Castaño.

"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Igande honetako "Vascos por el mundo" saioak, Chilen kokatutako Valparaiso bisitatuko du, Gizateriaren Munduko Ondare izendatutako hiri koloretsua. Mario Diez erreportaria eta Daniel Leal kameralaria Valparaison, Viña del Marren eta Santiago hiriburuan barrena murgilduko dira, Mikel, Lorea, Leire eta Adrian euskaldunen laguntzari esker. Herrialde honetan bizi diren euskaldun asko daude, eta euskal jatorriko biztanleen ehuneko handienetako bat dute. Horiek guztiak ikusteko aukera izango da hurrengo "Vascos por el Mundo" saioan.