Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, arratsaldero, EITBn

EITB MEDIA

Apirilaren 3tik 8ra jokatuko den lasterketa zuzenean ikusi eta entzun ahal izango da ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadi-Radio Vitorian eta eitb.eus-en, arratsaldero, 15:00etan hasita.

0:29
Euskal Herriko Itzulia

Urtero bezala, Euskal Herriko Itzulia zuzenean jarraitu ahal izango da EITBko hedabideetan. Apirilaren 2tik 8ra jokatuko den Itzuliaren 62. edizioak sei etapa izango ditu: Gasteizen hasi eta Bastidan amaituko da lehena; Vianatik Leitzara arteko bidea egingo du bigarrenak; hirugarrenak Errenterian izango du abiapuntua eta Amasa-Villabonan bukaera; Santurtzi-Santurtzi izango da laugarrena, Zornotza-Zornotza bosgarrena eta Eibar-Eibar seigarrena.

Arratsaldero, 15:00etan hasita, lasterketaren kontakizuna egiteko saio berezia egingo dute helmugako set berezitik Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak, ETB1en eta eitb.eus-en. Alfontso Arroiok, bere aldetik, errepidean gertatzen denaren berri emango du mototik.

Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolaza, Jon Altuna, Mikel Retegi, Mikel Astarloza, Eugenio Goikoetxea eta Ainhoa Ostolzak Miramongo estudiotik egingo dute kontakizuna eta Arritxu Iribarrek errepidean gertatzen dena azalduko du mototik, Edu Arana gidari duela.

Radio Euskadin eta Radio Vitorian, Alberto Negro, Dani Egaña, Abraham Olano eta Eneritz Iturriaga arituko dira hizlari lanetan estudioko mikrofonoen aurrean eta Jagoba Arostegi motorrean, Juan Gurrutxagak gidatuta.

eitb.eus-ek, streaming bidezko emankizuna eskaintzeaz gain, Itzuliaren inguruko atari berezia izango du, lasterketaren inguruko informazio zabalarekin. Gainera, telebistako eta irratiko eduki guztiak erabiltzailearen eskura jarriko dira.

Bestalde, eitb.eus-eko erabiltzaileek Itzuliaren eguneroko lehiaketan parte hartu dezakete galdera bati erantzunez. Egunero, maillot eta culotte bat zozketatuko dira eta irabazleen izenak hurrengo eguneko telebista saioan iragarriko dira.