'The Song of Names' filmak amaiera emango dio Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioari
Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreek protagonista dituen The Song of Names filmak itxiko du Donostiako Zinemaldiaren 67. Edizioaren Sail Ofiziala abuztuaren 28an, txapelketaz kanpo. Nazioarteko estreinaldia izango da.
François Girard zinegileak kutsu historikoa eta musikala duen filma aurkeztuko du Donostian. Kanadako zuzendaria Le violon rouge (Biolina gorria, 1998), Silk (Zeta, 2007) eta Boychoir (Korua, 2014) pelikuen autorea da. Soinu-banda, bestalde, Howard Shorek konposatu du.
Norman Lebrechtek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta, Kanadan, Erresuma Batuan eta Hungrian ekoiztutako filmak Martin izeneko 9 urteko haurraren istorioa kontatzen du. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Dovidl izeneko judu errefuxiatua ezagutzen du umeak Londresen. Dovidlek biolina jotzeko talentua du baina, debutatu aurretik desagertzen da, bere familian lotsa eta hondamendia sortuz. Filmaren banatzaileak Hanway Films eta Filmax dira, nazioartean eta Espainian, hurrenez hurren.
Aurreko edizioak
Donostiako Zinemaldiak gogorarazi duenaren arabera, François Girard burututako lan gehiagoren ardatz nagusia da musika. Thirty Two Short Films About Glenn Gould (Hogeita hamabi laburmetrai Glenn Goulderi buruz, 1993) filman, adibidez, Glenn Goulden "erretratu originala" egin zuen.
Bestalde, Le violon rouge pelikulan, mendeetan zehar hainbat kontinentetan eskuz esku doan biolinaren historia kontatu zuen. Horrez gain, Boychoir haurrentzako koro baten zuzendariari buruzko filma ere ondu zuen Girardek. Zuzendariaren papera Dustin Hoffmanek egin zuen.
Gainera, The Song of Names filmeko aktoreak Zinemaldian egon dira aurreko urteetan. Clive Owenek Children of Men (Gizonen seme-alabak, 2006) aurkeztu zuen Perlak sailean, eta Juan Carlos Fresnadilloko Intruders (2011) Sail Ofizialean aurkezteko bueltatu zen. Tim Roth, bere aldetik, 2015an Horizontes Latinosen bi alditan parte hartu zuen, Gabriel Ripsteineko 600 millas eta Michel Francoko Chronic pelikulekin.
Albiste gehiago zinema
Ione Hernandez bere lehen film luzea filmatzen ari da, Emma Suarez eta Elena Anaya aktoreekin
Zinemagile eta antzerkigilearen lehen film luzeak baten semeak bestearen alabari egindako sexu-eraso bati aurre egin beharko dioten bi ahizparen istorioa du kontagai.
Imanol Uribe, zinema aretoetara bueltan, "La sospecha de Sofía" filmarekin
Segoviako ihesa, Mikelen heriotza eta Días contados filmen zuzendariaren film luze berria urriaren 3an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara.
Euskadiko Filmategiak 14 film klasiko proiektatuko ditu udazkenean
Pelikulok, tartean euskarazko lau film ertain zaharberritu, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen ikusi ahalko dira.
Zinemaldiaren uzta Bilbora eta Iruñera iritsiko da
Donostiako Zinemaldiak jaialdian erakutsi dituzten filmetako batzuk proiektatuko ditu Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetako Golem zinema aretoetan; besteak beste, Karmele eta Los domingos Urrezko Maskorraren irabazlea izango dira ikusgai.
Jose Luis Rebordinos: "Zaila izango da errepikatzea euskal ekoizpenek aurten izan duten emaitza paregabea"
Aurtengo Zinemaldia emaitza paregabearekin amaitu da euskal ekoizpenentzat. Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendaria harro agertu da, pozik; izan ere, pelikulak inoiz ez bezala txalotu dituztela adierazi du. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
Alauda Ruiz de Azua: "Donostian gertatutakoa bidaiaren hasiera da"
Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Urrezko Maskorra. Barakaldoko zuzendariak esan du "amets bat" bizitzen ari dela, baina ikusleek filma aretoetan nola hartzen duten ikusi arte itxaron behar dela.
Zilarrezko Maskorra eskuan, gertatzen ari zaiona sinetsi ezinik dago Jose Ramon Soroiz
Euskal aktoreak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, Maspalomas filmean egindako lanagatik. Ex aequo irabazi du, Zhao Xiaohong txinatarrarekin (Her heart beats in its cage) batera.
Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera
Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
"Aro berria" Irati Gorostidiren filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du New Directors atalean
"Aro berria" filmak istorio hau kontatzen du: Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatzeko. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten esperientzia katartiko partekatuen medioz.