Norberaren sistema immunologikoak tumoreen kontra egin dezan prestatu daiteke. Immunoterapia du izena, eta batzuetan funtzionatzen du eta beste batzuetan ez. Baina azkenaldian, indarra hartzen ari da tratamendu mota horrek. Donostiako Institutu Onkologikoko Olatz Olariaga farmazialariak eta Karmele Mujika onkologoak kontatu digute nola dagoen gaur egun tratamendu hori. Kontu handiz hitz egin digute, gehiegizko itxaropenak sortu gabe, baina aurrera egiten ari den terapia baten ilusioarekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa