Itxi

Mezularia

TXINTXARRI

'Erromatik Santiagora oinez egitearen alderik zailena bakardadea da'

3.170 kilometro eta 82 egun behar izan ditu Yon Pavon lasartearrak Erromatik Santiagorainoko Donejakue bidea egiteko. Bi oinetako pare urratzeaz gain, hainbat komeria ere igaro dituela kontatu digu.

  • Yon Pavon

    Yon Pavon

    14:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

'TOKIKOM'en atalean Txintxarri aldizkariko Maddi Nogeira Zalduarekin batera, Yon Pavon etorri da 'Mezularia' saiora. Erromatik Santiagora Donejakue bide egin duen lasartearra.Urteetan zehar pentsatutako bidaia izan da eta aurten, abuztutik azarora bitarte egin ahal izan du.

Zailena bakardadearen sentimendua dela azaldu digu eta politena berriz, ingurukoen babesa. 3000 kilometrotik gora egin ondotik, erronka berria jarri dio bere buruari: Santiagotik Jerusalemera oinez egin nahi du hurrengo bidea.

9 kilogramoko motxilarekin ibili da 3 hilabetez. Bidea amaitutakoan ordea, emozioz gainezka ekarri du motxila bera.