Itxi

Mezularia

LGTB kolektiboa

'Adreilua irudi baliogarria da Harro eraikitzeko jaio dela irudikatzeko'

Harro plataforma sortu dute Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek, ugaltzen ari diren eraso homofoboen aurrean erantzun bateratua emateko. Egoitz Albeniz plataformako kidea izan da Mezularian.

  • LGTB kolektiboa

    Harro plataforma sortu dute Euskal Herriko bederatzi elkartek.

    12:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

LGTBI Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen joan den ostiralekoa, eta egunarekin bat eginez kezka agertu zuten hainbat elkartek azken aldian jarrera homofoak eta gorroto diskurtsoak areagotu egin direlako. Egoera horri erantzun asmoz sortu dute Euskal Herriko 9 elkartek Harro plataforma; elkarren berri izan eta erasoen aurrean erantzun bateratua emateko helburuarekin. Ekainaren 15ean egingo dute Donostian aurkezpen publikoa eta kontu horien guztien inguruan eman ditu azalpenak Egoitz Albeniz Harro plataformako kideak.