Itxi

Mezularia

Ikerketa

'Gazteen suizidioaren prebentzioan animaliek terapia lana egiten dute'

Animaliekin terapia egiteak pertsonei onura emozionalak egiten dizkiela frogatzen duen ikerketa garatzeagatik diru-laguntza jasoko du Qualiker taldeak. Alexander Muela ikerlaria izan da gurean.

  • Alexander Muela.

    Alexander Muela Qualiker ikerketa taldeko kidea. Argazkia: EHU.

    6:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko Unibertsitatean asko dira esparru desberdinetan lanean ari diren ikerketa taldeak, eta 'Mezularia'n Qualiker ikertaldeko Alexander Muela izan da. Batez ere, konpetentzia sozio-emozionalen garapena eta ebaluazioa dira Qualiker taldearen ikerlerroak, eta berriki jaso dute Estatu Betuetako HABRI erakundearen (Human Animal Bond Research Institute) diru-laguntza, suizidioarekin lotura duen ikerlan batean sakontzeko. Gazteen suizidioaren prebentzioan animaliekin lan egiteak terapia gisa balio dezakeela dio Muelak, eta gizakien eta animalien arteko elkarrekintza eta osasunaren esparruan lantzeko proiektua diseinatu, gauzatu eta ebaluatu nahian ari dira.