Mezularia
Tokikom
'Krisiaren uneri txarrenean erakutsi genuen Sakanak badakiela erantzuten'
Bi urte dira Nafarroako Gobernuak Sakanako Plan Estrategikoari babes ekonomikoa eman ziola; egindakoaz eta egiteko dagoenaz aritu da solasean Iker Manterola Sakanako Garapen Agentziako teknikaria.
-
Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterola eta Sodenako Pilar Irigoien hizketan. Guaixe.
20:56 min
Sakanako Plan Estrategikoa ekarri du 'Mezularia' saioko Tokikom atalera Alfredo Alvaro Igoa Sakanako Guaixe aldizkariko kideak. 2014 eta 2020 aldia hartzen duen plana da eta azaroan hasi eta otsaila bitartean hura berraztertzen ari dira. Planaz eta berrazterketa prozesuaz azalpenak Iker Manterola Sakanako Garapen Agentziako teknikariak eman ditu.