Itxi

Mezularia

'Pastoreak' dokumentala

'Istorio eta proiektu txikiek bere lekua dutela erakutsi dugu'

Jon Etxebarria eta Pui Arrieta artzainen egunerokoa jasoz, artzain izatea zer den erakusten du 'Pastoreak' lanak. Bilboko Mendi Film jaialdian eskainiko dute Eukeni Arriortuak zuzendutako filma.

  • 'Pastoreak' dokumentalaren une bat.

    11:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Artzaintza Euskal Herrian mendetan barrena sustraitu den ogibidea da, baina globalizaziorekin batera gutxi dira artzaintzaren aldeko hautua egiten dutenak. Artzain izatea zer den jasotzeko asmoz, eta artzainen ohiturak, transmisioa, balioak eta emakumearen papera bilduz ekoitzi dute Pastoreak ikus-entzunezkoa. Bilbon egiten ari diren Mendi Film jaialdian eskainiko dute eta horren atariko dokumentalaren xehetasunak eman ditu 'Mezularia'n Eukeni Arriortua zuzendariak.