Itxi

Mezularia

Frankismoko krimenak

Josu Ibargutxi: "Servinik ez du etsiko"

Frankismo garaiko goi karguei deklarazioak bertan behera uzteko eskatu du Fiskaltzak.

  • Servini

    12:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Argentinako Servini epailea frankismo garaiko krimenez egiten ari den ikerketari oztopo berria jarri dio Espainiako fiskal nagusiak. Auzi horretan deklaratzera deituta zeuden frankismo garaiko 19 ministro ohi, goi kargu edo polizia buruen deklarazio hartzeak bertan behera uzten ahalegintzeko agindu die lurraldeetako fiskalei.

Josu Ibargutxi frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformako kideak 'Mezularia' saioan esan du epaileek ez diotela fiskaleei zertan kasu egin. Erabakia Espainiako gobernutik datorrela azpimarratu du.

Ibargutxiren ustez, Servini epaileak ez du etsiko eta bere bidean aurrera egingo du.