Hiru Erregeen Mahaia
Triatloia
Eneko Llanos: "Ezin nuen amaiera hoberik eskatu"
Iñaki Berastegi | EiTb Media
Eneko Llanosek azken aldiz parte hartu du Zarauzko triatloian.
-
Artxiboko argazkia
4:40 min
Eneko Llanos triatleta gasteiztarrak azken aldiz parte hartu du Zarauzko triatloian. Hasiera batean, bere kirol ibildeko azken lasterketa izan da gaurkoa. Arabarra 5. postuan helmugaratu da, zaleen txalo artean. Gizonekoetan Sebastian Kienle eta emakumezkoetan Sara Perez izan dira garaileak. Gainontzeko euskal triatletei dagokionez, emakumezkoetan 2. izan da Helena Alberdi, eta gizonezkoetan Pello Osoro eta Gonzalo Fuentes 3. eta 4. izan dira, hurrenez hurren.