Goiz kronika asteburua
ELKANOREN MUNDU BIRA
Elkanoren bidaia, ontzi barrutik
Xabier Urteaga
Munduari lehen itzulia emanda, Elkano eta bere tripulazio kideak lehorreratu zirela 500 urte beteko dira asteartean. Hiru urte iraun zuen bidaia nola prestatu zuten eta 'Victoria' ontzian eguneroko bizimodua nolako zen ekarri du gogora Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-k.
-
Elkanoren mundu bira.
5:52 min
Juan Sebastian Elkanoren mundu birak bost mende beteko ditu asteartean, eta Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-n, orduko espedizioetako xehetasunak azaldu ditu Xabier Alberdi Euskal Itsas museoko zuzendariak.