Efemerideak
Urtarrilak 10
Eduardo Txillida: Artea inguruarekin bat eginik
Igotz Alkorta | EITb Media
Bihar beteko dira 98 urte Eduardo Txillida jaio zela. Euskal Herriak eman duen eskultore handienetako bat izan zen, zalantzarik gabe. Bere bizitza eta obra errepasatu dugu Mikel bilobaren laguntzarekin.
-
Eduardo Txillida
4:00 min
1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Eduardo Txillida Juantegi. Arkitektura ikasten hasi zen Madrilen, ez zuen amaitu baina Madrilgo Arte Ederren zikuluan marrazkigintza eta eskulturari ekin zion. Parisen egonaldia eginda, Donostiara itzuli eta Hernaniko Manuel Illarramendi burdinolan hasi zen lanean. Orduan harria utzi eta burdina hartu zuen, ospe handiena eman dion materialarekin hasi zen eskulturak. Ilarik izan zen burdinez egin zuen lehen pieza.
Mundu osoan zehar barreiatuta dagoen obra zabalaren lehen urratsak izan ziren. Mikel Txillida bilobak azpimarratu digu, kalean dauden inguruarekin bat egiten duten artelanak direla beretzat aitonaren preziatuenak, Donostiako Haizearen Orrazia kasu. Xehetasun gehiago efemeridean.