Itxi

Goiz kronika asteburua

ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

"Nafarroako aurrekontuen akordio honek, ez du norabidea guk nahi beste aldatzen"

Imanol Karrera LABeko bozeramailea eta eskubide sozialen kartako kidea izan dugu Goiz Kronikan. Nafarroako 2021eko aurrekontu egitasmoarekin kritiko agertu dira eta arratsaldean manifestazioa dute.

  • Eskubide Sozialen Kartak ekainean egindako manifestazio bateko irudia

    Eskubide Sozialen Kartaren manifestazioa. Artxiboko irudia

    4:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" goiburupean, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldeko bost terdietan Iruñeako autobus geltokitik abiatuta. Oso kritiko agertu dira Nafarroako 2021eko aurrekontu egitasmoarekin eta azaldu digunez, EH Bilduk abstentzioaren bidez aurrera aterako diren aurrekontuek "ez dute norabide aldaketarik islatzen". Hala ere, "mahai gainean beste lehentasun batzuk" jarri dituela adierazi digu.

Imanol Karrera LABeko bozeramailea eta Eskubide Sozialen Kartako kideak esan digu "mundu mailako pandemia honetan gizarteak aldaketak eskatzen" dituela. Eurek aldarrikatzen dituzten lehentasunak hiru zutabetan oinarritzen direla ere zehaztu du: Ondasun banaketa, guztien eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak indartzea behar luketela.

Jabetzen dira Covid-19aren garaian zaila dela mobilizazio jendetsuak egitea. Iruñea ingurukoek izango dute bertaratzeko aukera, baina Karreraren esanetan "oso beharrezkoa da" mobilizazioetara jotzea, izan ere, "gure ardura da kalera irten eta aldarrikapenak luzatzea, horrela lortuko baitira aldaketak gauzatzen hastea".