Gertukoak
Otxarkoaga segurtasuna
Otxarkoagan, segurtasun handiagoa, baina behar sozialak lehenetan
Beñat Zamalloa Akizu
Lucia eta Rafael erail zituztenetik dagoeneko urtebete igaro denean, auzoan udaltzain gehiago direla diote auzokideek; alabaina, auzoaren egoera sozialari aurre egiteko neurriak aldarrikatu dituzte
-
Otxarkoaga
3:09 min
Otxarkoagako bizilagunek uste dute Bilboko Udalak lan serioa eta arduratsua egin duela segurtasuna bermatzeko. Gertuko Udaltzainen proiektu pilotua garatzen ari da Udala bertan, Segurtasun Itunaren baitan. Bizilagunek antzematen dute egunerokoan hori. Lucia eta Rafael erail zituztenetik dagoeneko urtebete igaro denean, auzoan udaltzain gehiago direla diote. Alabaina, auzoaren egoera sozialari aurre egiteko polizia neurriez gainera, bestelako neurriak aldarrikatu dituzte.
Otxarkoagako Familien Elkarteak ez du uste segurtasun neurriak aski direnik. Hala ere, onartzen dute, eta pozik onartu ere, segurtasunari dagokionez udalak ezarritako neurriek balio izan dutela egunerokotasuna baretzeko. Etorkizuna seguru ez ezik, etorkizuna elkarbizitzan irudikatu nahi dute, ordea.