Itxi

Gertukoak

Algaraklown

Sudur gorriak, irribarre terapeutikoak eragiteko

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

'Algaraklown' taldeko pailazoek zazpi urte bete dituzte Donostia ospitalean ingresatuta dauden haurrak bisitatzen.

  • 2:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zazpi urte bete dira 'Algaraklown' taldeko pailazo 'terapeutikoak' Donostia ospitalea bisitatzen hasi zirela. Astero, bertan ingresatuta dauden haurrekin izaten dira eta, gainera, operazio-gelarako bidea ere beraiekin egiten dute.

Pailazoak haurrekin kontu-kontari aritzen dira, jolasten eta abesten. Helburua? Une batez behintzat "deskonektatzea", eta modu honetan, haurrek bizi duten une latza ahaztea.