Faktoria
ZER HOTZA ANAIAREN ONDOAN
Jon Martin: "Krudela da Lurdes Iriondorena; bere garaiko izarrik handiena zen, eta ahanzturan daukagu"
Jon Artano Izeta
Gorenean zenean atzera egin zuen Iriondok. Osasun arazoek, giro politikoak, inertziak, eta, batez ere nekeak eragindako hautua izan zen. Patriarkatuaren haize-kontra bidea egin beharrak sortutako nekea, hori izan zen arrazoi nagusia. Eta hori da Jon Martin Etxebesteren azken lanaren emaitza nagusia.
-
Jon Martin Etxebeste.
21:50 min
"Historiak memoria maskulinizatzeko joera du". Hara hor Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa ikerlanaren hipotesi nagusia. Euskal sortzaile batek aurrez inoiz lortu gabeko indarrez sartu zen Lurdes Iriondo 60ko hamarkadako kulturgintzan. Gerora, Ez Dok Amairu taldearen figura ezagunena zela, alderik alde korritu zuen herrialdea. Iriondo oholtzako argitik ezkutatuarazi zuten arrazoiez eta, hamarkada batzuen ostean, historiaren itzalean zergatik geratu den aztertu du EHUko ikerlari eta irakasleak.
"Xabier Leteri buruzko tesia egitean konturatu nintzen apenas nekiela ezer Lurdes Iriondori buruz; zergatik!? galdetu nion neure buruari. Hori izan zen abiapuntua".