Faktoria
106 URTE... ETA AURRERA BEGIRA
Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntza: "Euskal komunitate berria eraikitzea da datozen urteotarako lan nagusietakoa"
Jon Artano Izeta
Euskal Herri osoan hedatuta dagoen zientzia-erakunde bakarreko Lehendakari kargua berritu du Urkizak. Baikortasunez aritu da, baina herri gisa ditugun erronken muntaz ere ohartarazi du.
-
Ana Urkiza Ibaibarriaga, Miramonen.
Sasoiko dago Eusko Ikaskuntza, amaitu berri tuten XIX. kongresuak eta Donostiako egoitza berriaren irekierak indartuta. Bere lehen agntaldian egindakoaz aritu da Faktorian, baita erakundeak dituen ardatz nagusiez ere. Lurraldetasuna da Eusko Ikaskuntzaren zutabe garrantzitsuenetakoa, eta horri dagokionez kezka adierazi du: "Iraganean areago sentitzen genuen herria, zazpi lurraldeak eta diaspora; muga gero eta sakonagoa, eta errealagoa, da".
Etorkinen, migrazioaren, eta bizikidetzaren aldeko lan lerroa izango da Eusko Ikakuntzaren ardura nagusietako bat heldu den laurtekoan.