Faktoria
PSE
Eneko Andueza: "Jaurlaritzaren lehen aurrekontuak izanda, urrun ikusten dut oposizioaren babesa"
Imanol De La Varga | EITb Media
Euskadiko Sozialisten idazkari nagusiaren iritziz, Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuak jeltzale eta sozialisten botoekin onartuko dira; legealdiko lehenak izanda, ez du uste beste alderdiak prest egongo direnik akordiora batzeko.
-
Eneko Andueza
26:10 min
Eneko Andueza Euskadiko Sozialisten idazkari nagusiak Euskadi irratiko "Faktoria"n eman du bere ikuspuntua. Uste du Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuak jeltzale eta sozialisten botoekin onartuko direla; legealdiko lehenak izanda, ez du uste beste alderdiak prest egongo direnik akordiora batzeko.
Erreforma fiskalaren inguruan, gobernu alderdiek Gipuzkoa eta Araban behar duten babesaz galdetuta, esan du Elkarrekin taldeak baduela aukera negoziazioetan parte hartu eta nabarmentzeko. Andueza prest agertu da Elkarrekin taldeari protagonismoa emateko, baina zalantzak agertu ditu beraien egoera eta jarduteko moduaz. Zerga erreformaren inguruan uste du, erdigunea topatzea dela gakoa, eta egin duten proposamenak hori lortu duela.
Autogobernuaren inguruan galdetuta, Anduezaren arabera ez da zilegi pentsatzea Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua sekula maila berean egongo direnik, hori legearen kontrakoa delako. Hala ere, dio, estatutu berri bat lortzeko garai aproposa dela.
Estatu mailan, gogor egin du Alderdi Popularraren kontra. Haren ustez, batere eskrupulurik gabe ari direlako popularrak gobernuaren kontra egiteko.
Bestalde, Anduezak salatu du, ustez, Inaxio Illarramendi Zarauzko zinegotzi sozialistak herriko gaztetxean jasandako jazarpena.