Faktoria
Juan Mari Beltran Lekuona sari
Juan Mari Beltran kriskitinak jotzen Manuel Lekuona saria jasota. Soinuenean hartu gaitu instrumentuak joz
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
-
Juan Mari Beltran "Soinuenean" txirula joz
26:49 min
Etzakit taldearen "Izar iheskorra" abestian entzun dugu Juan Mari Beltran alboka joz. Ander Barrenetxea orduko bere ikasleak kontatu digu nola pozik hartu zuen parte Beltranek beren aurrenengo diskoan.
Errege Belda soinujolea zuzenean aritzen da Juan Mari Beltranekin, eta Albarazinen emandako kontzertu batetik buelta bizikletan egin zuela kontatu digu. Terueldik etxera, alforjan sartutako txirula joz egin zuen bidea.
Berrogeita hamar urtean herri musika bildu, gorde, jaso eta zabaltzen egindako lana aitortuz eman dio Eusko Ikaskuntzak Manul Lekuona saria. Behin Etxarri Aranazen, ume zela, klarinetea eta txistua eskaini eta biak onartu zituen musikariak bizitza osoko lana egin du. Makina bat pieza ere sortu ditu eta kontzertuak ematen ibiltzen da batean eta bestean, artxibo lana, digitalizazioa eta museoko bisitak alde batera utzi gabe.