Faktoria
ARBOLA GAINEAN BIZI ZEN NESKA
Tim Wertenbaker: "Nire Londresko bizitza eta Euskal Herrikoa lotu ditut 'Miñan'i esker"
JON ARTANO IZETA | eitb media
New Yorken sortu zen, eta Ingalaterran pasa ditu urterik gehienak. Haurtzaroa, baina, Ziburu pasa zuen. Eta sekula ez du eten Euskal Herriarekiko zilbor-hestea. Miñan itzuli zuen eta antzerki egokitzapenean aritu da. Euskaraz estreinatu berri da, eta udaberrian taularatuko dute Londresen, ingelesez.
-
Hiru musketariak eta arbolak maite zituen gehien neskatikotan.
24:09 min
Arriagako oholtzan Miñan antzezlana ikusteak eragindako zirrara ez zaio erabat baretu Wertenbakerri. Antzerkigilea da, eta 40 urte barrena daramatza antzokietarako istorioak sortzen. Sortzen.. eta egokitzen. Ibrahima Balde eta Amets Arzallusek idatzitako Miñan kontakizuna antzezlan bihurtzeko lanean aritu da Artedramakoekin.
Pasarte harrigarri asko daude Wertenbakerren bizitzan. "Orson Welles-ek ez zituen haurrak maite" hasi da ume-garaiko oroitzapenak kontatuz, "The land of the Basques errodatzera gure etxera etorri zenean lorategian aritu zen. Arbola batera igota egon nintzen ni begira-begira".