Itxi

Faktoria

IMMIGRAZIOA & ABERTZALETASUNA

Pako Sudupe: "Ez dugu bizikidetza-arazorik Hego Euskal Herrian, baina integrazioa espainiar aldera egin da"

Migrazioak eragiten dituen arazoak, "inpaktu linguistikoa adibidez", aipatu egin behar direla esan du, "eta irtenbideak bilatu; eta hori egiten ez bada ez dakit zertarako behar ditugun abertzale eta euskaltzale -omen-diren alderdiak".

  • Pako Sudupe Elortza

    Sudupe, bere lana eskutan

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arturo Kanpion, Sabino Arana, Jose Antonio Agirre, Txillardegi, Rikardo Arregi, Martin Ugalde, Xabier Arzalluz...  Abertzaletasunak immigrazioaz egindako diskurtsoen errepaso historiko xehea egin du Sudupek. Gainera Kataluniakoarekin erkatu du euskal abertzaletasunaren bilakaera hori:

"Heribert Barrera ERCko buruzagiari irakurri nion hau: 'Kataluniara datorrenak badaki katalan sentitzeko katalana ikasi behar duela; Euskal Herrian ez, han hizkuntza ez da ezinbestekoa'. Hori potoloa da, baina egia da".

Mende aldaketaz geroztik Euskal Herria jasotzen ari den migrazio aldiak gogoeta publikorik ez duela sortu azpimarratu du: "Immigrazioa tabu bihurtu da".

Euskaldundu diren etorkin guztiei eskaini die lana Sudupek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia