Itxi

Faktoria

La Cumbre Jauregia

Javi Buces, Aranzadi: "Estatuaren biktimek beren espazio propioa behar dute; La Cumbrek hutsunea beteko du"

Oihaen Yustos | EiTb Media

Estatuaren indarkeriaren biktima izan diren hainbat familiak eta elkartek Donostiako La Cumbre jauregia memoriaren zentro bihurtzeko proposamena egin dute.

  • Donostiako La Cumbre Jauregia

    Donostiako La Cumbre Jauregia

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako La Cumbre jauregia izuaren gune da askorentzat. Iruditeria hori aldatu, eta, aldi berean, Estatuaren biktimen espazio eta "leku goxo" bihurtzeko proposamena egin dute hainbat biktimaren familiak eta elkartek. Tartean daude Lasa eta Zabala sendiak, Mikel Zabalza Herri Ekinaldia, Egiari Zor, Berridatzi, Argituz eta Aranzadi elkarteak.

Javi Buces Aranzadiko historialariak "Faktoria" albistegian azadu ditu proposamenaren helburuak: "Estatuaren biktimen aitortzarako izan behar du, espazio sozial bat, argitu ez diren kasuen ikerketarako balioko duena ere bai, eta eskatzen duten biktimei laguntza psikologikoa emateko gune bat izango duena". 2023ko maiatzean aurkeztu zieten proiektua erakunde publikoei eta "harrera oso ona" izan duela esan du Buces historialariak. Ekarpen hutsa da eta orain zain daude, administrazioek erabakia har dezaten. Baina Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkariaren hitzetan, "garrantzitsuena proiektua aurrera ateratzea da, akaso ehuneko ehunean ez da gure proposamenak jasotzen duena, baina inportanteena zentroa garatzea da".

Aldi berean, esan du gaur egun dauden memoria erakundeekin sare bat garatzen ari direla, "Gasteizko Terrorismo Biktimen Memoriala dago, Martxoak 3ko elkartea, Gogorak berea du eta Estatuaren biktimek bere gune propioa behar zuten". Gaineratu duenez, "sare bat bezala ikusten du, ez da inoren aurka, hutsune bat betetzera dator".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia