Faktoria
Ikerketa Zentroa
Ikerlan 50 urte; urrunera begiratuz egungo errealitatea aldatuz
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
Mende erdia bete du Arrasaten sortu zen ikerketa zentroak, eta horren aitzakian, lehen lehendakaria, Javier Retegui Ayastuy eta gaur egungo zuzendari nagusia, Ion Etxeberria Otadui jarri ditugu parez-pare; iragana, oraina eta etorkizunaz aritzeko.
-
Ion Etxeberria Otadui eta Javier Retegui Ayastuy
22:12 min
Ikerlan zentroak 50 urte bete ditu aurten, eta aitzindaria izan zen zentroaren hastapenak kontatu dizkigu Javier Retegui Ayastuyk, ondoren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzan Industria sailburua izan zenak. Lehen sorrera horren oinarriak kontatu dizkigu, eta nola garai hartan inguruan zegoen eredu faltatik erkidegoan ikerketa zentroen aintzindari izatera igaro zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dizute baloreak oinarrian hartuta, Ion Etxeberria Otaduik, egungo zuzendari nagusiak, etorkizunean izango dituzten erronkak zeintzuk diren azaldu ditu.