Faktoria
BULLYING
Jokin Zeberio, eskola jazarpenaren mugarri
20 urte dira Jokin Zeberiok, 14 urteko Hondarribiako mutikoak, bere buruaz beste egin zuela klasekideen irainak eta kolpeak gehiago jasan ezinda. Faktorian atzera begirako kontaketa egin dugu, gertatu zenaz, eta kasu hark eskola jazarpenari aurre egiteko eragin zuen inflexio-puntuaz.
-
ESKOLA JAZARPENA
25:38 min
Zeberioren kasuak sekulako oihartzuna eta zalaparta eragin zuen gizartean eta begi bistan jarri zuen ikasle askoren sufrimendua. Mugarri izan zen, eta ordutik aurrerapauso handiak eman ziren ikastetxeetan jazarpena antzemateko, hain zuzen, Jokinen kasuaren ostean garatu zuen hezkuntza sailak lehen protokoloa.
Ondo gogoan du gertakaria Maria Jesus Irigoienek, aholkulari eta bitartekari lanetan ibili zen hezkuntza sailak zuen programa batekin, adierazi du ezkutuan zegoena azaleratzeko balio izan zuela.
Gaur egun ikastetxeek jazarpen egoerei aurre egiteko martxan dituzten programen inguruko xehetasun eta gogoetak egin dituzte Iñigo Ramos, hezkuntza saileko bizikidetzako aholkulariak eta Ageda Laraudagoitia, Ikastolen Elkarteko KIVA programaren sustatzailea.