Faktoria
Jose Inazio Saizar Makazaga
Luxarbe: "Igeldo harria todoterreno zahar batekin atera genuen. 'To! Aiba, harria!' esan genien"
Jon Artano Izeta
Donostiako harri irregularrez zerbait badaki, badakienez... Tartean zen biak ala biak deskubritu eta atera zituztenean: "Urrezkoa balitz ez zitzaigun gehiago kostako Ulia harria Zurriolako arroka artetik ateratzea!". Aste Nagusiko herri kirol saioaren aurretik bi harriak berak garbitzen ditu.
-
Jose Inazio Saizar, Luxarbe, ezkerreko eskupean Igeldo Harria eta eskuinean Ulia Harria duela
14:38 min
Astigarragako Goiko Taulan, bizitokian, hartu du Euskadi Irratia Luxarbek. Sagastiz inguratuta bizi da bertan. Eta etxearen behekaldean du bere entrenamenduetarako santutegia, harriz eta aitzinako irudiz apainduta. Harri garbitzea nola egiten duen erakutsi du, disolbagailua, lixiba eta ozpina erabiliz. Arraunean ere aritu zen arren -pare bat urtez Lasarteko taldean eta urtebetez Orion- harriari lotutakoa izan da bere kirol jarduna. Jasotzaile, prestatzaile, epaile, bilatzaile... eta azken urteotan harri garbitzaile ere bai.