Faktoria
POLITIKA
Pernando Barrena: "ERC-k erabaki duena ez den beste alternatibarik ez dago, ez bada hauteskundeak egitea"
Euskal Herria Bilduko europarlamentariaren ustez, Katalunian, Esquerra errealismo politikoko ariketa bat egiten ari da, eta apustua gaizki aterako balitzaio ere, horrek ez luke Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agintaldia kolokan jarri beharko.
-
Pernando Barrena.
24:25 min
Katalunian, Salvador Illaren inbestidurara begira, erabakigarria izango da gaur Esquerra Republicanako gaztediak hartuko duen erabakia. Horren atarian, Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentariak 'Faktoria' saioan adierazi du kontraesana sortu dezakeela Esquerra Republicanak Salvador Illa sozialista presidente egitea, baina dagoen aukera bakarra dela uste du.