Faktoria
''La reina de Chantecler''
Sara Montiel Oiartzungo jaietan maitemindu zenekoa
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
1962an gertatu zen, zehazki "La Reina de Chantecler" filman. Sara Montiel zen protagonsita eta Donostian zegoen egun batzuetan, Oiartzungo jaitara joateko gonbita jaso zuen. Hala kontatzen du pelikulak eta hori erabili dute Oiartzungo San Juan kaleko jaia iragartzeko.
-
"La Reina de Chantcler"
13:25 min
Duela 50 urteko jaia berreskuratzeko egin duten bideoak eman digu aitzakia, Sara Montiel Oiartzunen egon zenekoa gogoratzeko. Horretarako Oiartzungo Done Eztebe plazan elkartu ditugu Xabier Izagirre, orduan 6 urte zituen mutikoa, Pello Uranga, Santi proagonistaren ordezko pilotariaren papera egin zuena, Mari Sol Zapirain, ile apaintzaile lanetan aritu zena, Maria Jesus Sorondo, pelikulan agertzen den Xabale Kafetegiko jabea, eta, azkenik, Arantxa Lete, orduan neskatila izanda herrian sortu zuen arrabotsa ongi gogoratzen duena.