Itxi

Faktoria

NESTOR BASTERRETXEA

Nestor Basterretxea, artea herritarrengana gerturatu zuen arista polifazetikoa

Basterretxea jaio zela 100 urte bete diren honetan, haren lanaz, zuen izaeraz eta utzitako legatuaz aritu dira Faktorian Gorka Basterretxea semea, Telmo biloba eta Jose Angel Irigarai eta Nekane Oiarbide bidelagun artistak.

  • Nestor Basterretxea

    Nestor Basterretxea

    28:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nestor Basterretxea, Euskal Herriaren iruditeria arte egin zuen artista jaio zela 100 urte beteko dira maiatzaren 6an. Bermeon jaio eta Hondarribian hil zen duela 10 urte.

Eskulturgile gisa da ezaguna, batez ere, baina artearen ia ert guztiak urratu zituen; margolaria, eskultorea, zinemagilea, ilustrazioan eta diseinuan trebea, argazkilari eta publizista ere bazen, besteak beste. Ibili horretan, bidea urratu zuen baita frankismo garai betean ere.

60ko hamarkadan bidelagun izan zituen Ez Dok Amairu eta GAUR ugimenduetako Jose Angel Irigaraik eta Nekane Oiarbidek azpimarratu dute haren izaera eta utzitako legatu oparoa.

Gorka Basterretxeak, Nestor Basterretxearen semeak dio aitak jakin zuela artea harritarrengana gerturatzen, artea barreiatu zuela Euskal Herrian eta nazioartean barrena. 

Telmo Basterretxea bilobak jarraitu du haren arrastoa, bera ere zinegilea baita, aitorarengandik jaso zuen transmisioa txalotu du.