Faktoria
Kontrako Bidean
Hondarribiko alardearen afera, DESOLAZIOAren erakusle
Pasa den ostiralean Hondarribia ospatu zen alardeari lotuta, Kontrako Bidean atala osatu du Aritz Gorrotxategik
-
Aritz Gorrotxategi, Kontrako Bidean atala. Faktoria
5:32 min
Kontu etimologikoekin etorri da Aritz Gorrotxategik. Hitzak eta hitzen bigarren esanahia, gaurkotasuneko gertakari bati lotuta. Hondarribiko alardearekin osatu du Kontrako Bidean sailaren bigarren atala.
Desolazioa hasteko. Alardearen afera beste urte betez luzatuko delako. Etsipena beraz, 'azken urteotan egoera hobetzeko neurriak eta jarrerak' ikusi badira ere.
Bigarren hitza, tradizioa. 'Tradizioari lotutako herria gara. Tradizioaren aingurarekin ibiltzea gustatzen zaigu, tradizioaren iparrorratzarekin. Traizioaren buztinaz eginak gaudela esan daiteke ere. Honezkero, alarde mistoaren aldeko borroka bera tradizio bihurtu da, beste edozein tradizio bezain errespetagarri, edo gehiago'. Aritz Gorrotxategiren ustez, 'hitzek eta kontzeptuek zentzu bikoitza izan ohi dute, joan-etorrikoak dira eta "Tradizioa" ematea bada, "tradizioa" ematetik badator, zergatik tematu horrenbeste kontrakoa egiten tradizioaren izenean: hau da, ez ematen.'. Hortuk utzi du galdera: 'Tradizioek eta gizartearen ikuspegiek talka egiten badute, ez al du esan nahi horrek tradizio batzuk agortu egiten direla, zentzua galtzen dutela?'.