Faktoria
Mugimendu migratorioak
Errefuxiatuen errealitatea lehen pertsonan EREI Elkartearen eskutik
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Hainbat bolondres lanetan arituak dira Arantzazu eta Miren Zubeldia ahizpak, batez ere Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan, eta euren errealitatea ikusarazteko helburuz sortu dute EREI Elkartea; migratzaileen ahotsak bildu eta hitzaldi zein erakusketa bidez geureganatzen saiatzen dira.
-
Miren eta Arantzazu Zubeldia
19:01 min
Miren eta Arantzazu Zubeldiak, nahiz eta ahizpak izan, bakoitzak bere aldetik egin ditu errefuxiatuen aldeko bolondres lanak, eta azken urteetan gehien bisitatu dituztenak Greziakoak izan dira. Etxera itzulita hemengoei hango egoera azaldu nahian sentiarazten zien ezintasunak bultzatuta EREI Elkartea sortzea erabaki zuten, eta bide batez, errefuxiatuen testigantzak bilduta, podkastak, ikerketa lanak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte. Hurrengo hilabeetan dituzten erronkak ere azaldu dizkigute.