Itxi

Faktoria

Asier Martinezen urrea

Olatz Egiguren, fisioa: "Nerbioso egon ginen segundo horietan. Kristoren poza gero!"

JOne LArrañaga | EITb Media

Espainiako Atletismo Federazioko fisioterapeutak kontatu digu nola bizi izan zuten Municheko estadioan Asier Martinez atletaren 110 metroko hesidun finala.

  • Milaren baten alde baino ez zion Asier Martinezek Pascal Marinot atleta frantziarrari

    Milaren baten alde baino ez zion Asier Martinezek Pascal Marinot atleta frantziarrari

    3:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Kriston poza!" halaxe laburtu du Olatz Egiguren Espainiako Atletismo Federazioko fisioterapeutak Asier Martinez atletaren garaipena. Foto finisha argitu arteko segundoetan erabat nerbiostuta egon zirela aitortu du baina lehertu zirela gero. Lasterkari nafarrak Espainiako bandera ez zabaldu izanak sortu duen polemikari buruz iritzi dio "txorradatxoa" dela, eta une horretan gauza asko izaten dituela atleta batek buruan.

"Faktoria"ri erantzun dionean, artean, ospatzeke zeukaten garaipena. Gaurko utzi dute egiteko hori.