Faktoria magazina
Errugbia
Joanes Aierbe, errugbia eta bizitza
Ane Albisu | EITb Media
Ordiziako errugbi taldeko kapitain eta jokalari izandakoarekin oroitu dugu duela hamar urte Ordiziak lortutako lehen titulua, Espainiako Errege Kopa irabazi zuenekoa. Errugbiak eman diona, bizitzaren kolpeak eta gaur egun errugbia nola bizi duen kontatu digu
-
Joanes Aierbe
20:09 min
Joanes Aierbe Ordiziako errugbi taldeko jokalari eta kapitain izandakoak emozio handiz oroitzen du duela hamar urte Palentziako "La Balastera" zelaian, El Salvador talde historikoaren kontra irabazitako finala, lehen titulu ofiziala. Ikaragarria izan zen Ordizian egin zieten harrera. Ahaztezina.
Errugbia bere bizitzan oso garrantzitsua izan da, baina gaur egun ez du hain gertutik bizi, bere bizitzan ez du hain leku esanguratsua betetzen. Hala ere, Ordizia taldearen partidak eta aktualitatea jarraitzen ditu.
Urdailean minbizia diagnostikatu zioten Joanes Aierberi, hamaika hilabetez jokatu gabe egon behar izan zuen, baina entrenamendu eta partida guztietara joaten zen eta terapia gisa ondo etorri zitzaion. Gaur egun, hamar urtera egiten duten mediku azterketan dena ondo ikusi diote eta alta eman ere bai. Beraz zorionak Joanes eta bejondeizula!!!!